XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estreina, dibersitatea gustatzen zaiola esan behar.

Adimenaren lehen eginkizuna, berarentzat, diferentzietaz ohartzea da.

Liberal gehienak bezala, Montesquieu dibersitateen maitalea da.

Batasuna libertatearen etsaitzat dauka.

Dibersitatearekin erlatibismoa maite du, legeak errealitate diferenteekin erlazionatzea gustatzen zaio: ohiturekin, gobernamoduekin, erlijioarekin, komerzioarekin etab.

Legeetan zerikusia izan dezaketen gauza guziak aztertu nahi ditu.

Legeen erlazioak estudiatzen baldin baditu ere gauza bakoitzak bere izaera ba duela uste du.

Liburu honen lehen partearen lehen kapitulua honela hasten da: .

Legeek, bere esangura zabalduenean, gauzen izaeratik deribatzen diren beharrezko erlazioak dira, eta zentzu hontan, izandun guziek dute bere legea.

Erlazio hauek beharrezkoak dira bainan ez dira nahikoak; legeek bere legeak dituzte, bainan hauek konplikatuak dira ta ez dira nahikoak Herri baten egoera esplikatzeko.

Historia ez da itsua, arrazoiaren barruan dago eta gizonek egin dezatekena zerbait da.

Horregatik Montesquieu-k fatalismoa edo probidentzialismoa ez du onhartzen: ukatu egiten ditu.

Bainan ez da hortik enpirismo itsu bat segitzen.

Enpirismo edo pragmatismo hutsarentzat ba du muga bat: giza arrazoia.